Molekula bakarreko imanak

Indianako Unibertsitateko kimikari-talde batek molekula bakar batez osatutako imanak sortzeko sistema asmatu du. Sistemak manganesoa erabiltzen du eta beste metodoak baino merkeagoa eta eraginkorragoa da.

Molekula bakarreko imanak (SMM) informazio digitala gordetzeko erabil daitezke, hau da, disko gogor, DVD eta abarretako memoria gordetzeko material bezala. Orain arte metalez, aleazioez edo metal-oxidoez osatutako nanopartikula magnetikoak erabili izan dira horretarako, baina molekula magnetikoek abantaila ugari dituzte, hala nola tamaina askoz txikiagoa, uniformetasuna eta konposatu organikoetan disolbatzeko gaitasuna. Molekula hauek erabiliz memoria-gordailuak izugarri txikiagotu daitezke.

Iaz IBM konpainiak zentimetro karratu batean 3 gigabit (3 bilioi bit) sartzea lortu bazuen, molekula magnetikoei esker marka hori erraz gainditzeko gai izango dira oso laster.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila