Miraria Australiako arrezifeetan

Australiako koral-hesia osasun betean dagoela iragarri du hango Itsas Zientzien Institutuak. Berria pozteko modukoa da, mundu osoan koralak hiltzen ari zirelako azken urteetan, giza jardueraren erruz, ustez. Australian, koral-hesiaren % 60 zegoen gaitzak jota, baina, antza, neurriak garaiz hartu dira eta denbora gutxian hesia ia erabat leheneratu da. Orain, % 6 baino ez dago gaixo.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila