Mir espazio-estazioa konpon al daiteke?

1986. urtean irten zen espaziora eta geroztik guri begira dago, Lurretik 390 kilometrora. MIR espazio-estazioa Errusiako Espazio Ajentziak gorpuztu zuen proiektua da eta azken hiru urteetan NASAkoen laguntzaz ari da funtzionatzen neurri handi batean.

Salut 7 ordezkatzera bidali zuten MIR eta, tartean okerrik ez dela, lau urte barru ALFA izeneko estazio berriak ordezkatuko du MIR. Premia larria da, gainera. Berandu baino lehen egitea komeni da. Izan ere, azken bolada honetan ia astero ari gara albiste kezkagarriak jasotzen.

Une honetan, 4 Eguzki-paneletako bi baino ez daude indarrean; ordenadore zentrala —Eguzkiarekiko kokapen egokia izateaz arduratzen den giroskopio-sistema kontrolatzen duena— erabat hondatuta dago eta ia ezinezkoa da behar diren konponketa guztiak modu fidagarrian egitea. Laguntza-misioek, PROGRESS espaziuntzietan iristen direnek, arazoa larriagotu egin dute azken hilabeteotan: ekainaren 25ean talka egin zuten, argitu ez diren arrazoiak zirela medio.

Tarteka-marteka (irailean astelehenero) ordenadore zentrala itzali behar izan dute. Eguzkiarekiko kokapen egokia galduta, noraezean eta “itsu” dabil.

Behar baino gehiago ari dira MIR espazio-estazioaren “bizitza” artifizialki luzatzen.
Noiz arte, ordea?

Ondoko grafikoan jaso ditugu orain arte gertatu diren matsurarik garrantzitsuenak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila