Uste baino mutazio gehiago daude erlazionatuta minbizia garatzeko arriskuarekin. Hain zuzen ere, Minbiziaren Genoma Proiektuan lanean ari diren ikertzaileek minbiziarekin erlazionatutako 120 gene berri identifikatu dituzte. Haien esanean, ez zuten espero hainbeste gene aurkitzerik.
Orain arte, mutatuz gero minbizia sortzen duten 350 gene ezagutzen zituzten, eta horiei 120 hauek gehitu behar zaizkie. Gehienak zelulen hazkuntzarekin eta zatiketarekin lotuta daude.