Daewoo etxeak mikrouhin-labe berezia merkaturatu du.Beste labeak bezalakoa da funtsean, baina horrez gain aurrez programaturik dagoen txartel magnetikoa sar dakioke. Txartel horrek aginduta, janari izoztua, adibidez, lehenbizi hiru minutuz desizoztu, ondoren hamar minutuz egosi eta azkenean bi minitutan erre egin daiteke.
Janari izoztu bakoitzari dagokion txartel programatua edukitzea aski da dena labeak berak egin dezan. Janari izoztua sartu, dagokion txartela sartu eta kito. Orain labearekin batera berrogeita hamar bat txartel programatu ematen dituzte, baina litekeena da aurrerantzean janari izoztuarekin batera dendan txartel magnetikoa ere ematea.