Mexiko Berriko aireportu espaziala

Estatu Batuetako Mexiko Berrian dagoen White Sands zentruan gaur egun lan-mota desberdinak burutzen dituzte. Misilak jaurtitzeko eremua da batetik, espaziuntziak jaurti eta lurrartzeko ere erabiltzen da, eta TDRS sateliteek igorritako seinaleak jasotzeko zentru ere bada bestetik.

2010. urte inguruan White Sands zentrua aireportu espaziala izango da. Jaurtigailu konbentzionalak aireratuko dira, bertatik hegalaldi pilotatuak abiatuko direlarik. Proiektu aurreratuenak ere zentru horretan probatuko dira; abiapuntura itzultzeko gauza den McDonnell Douglas-en Delta Cliper izeneko jaurtigailua, adibidez.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila