Iazko azaroaren 21ean, 61. “Ariane” jaurtigailuak “Meteosat 6” satelitea orbita geoegonkorrean jarri zuen. 704 kilo pisatzen dituen satelite meteorologiko europar honek, atmosferako ur-lurrinaren mapa bidaltzen du. Horretarako zelula ultrasentikorra du eta izpi infragorriez baliatzen da.
Kontinente eta Ozeanoen mapa termikoak ere egiten ditu. Dituen tresnek segundoko 2,6 megabiteko informazioa igor dezakete