Medikuntzan egin behar da ikerketa gehien

Halaxe uste dute behintzat Frantziako biztanleek. Bertako Ikerketa ministerioarentzat eginiko iritzi-azterketaren arabera, frantsesek osasunaren alorreko ikerketei ematen diete lehentasuna. Ingurugiroa eta energia alternatiboek ere leku nabarmena hartzen dute, eta gizarte-zientziak eta espazioa dira babesle gutxien jasotzen dituztenak. Bestalde, frantsesen % 54k ikertzaileek aurrerapen zientifikoa kontrolatzeko gaitasuna dutela uste du. Politikoen gaitasunean % 4k besterik ez du konfiantza.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila