Material berri batek argiaren maiztasuna bikoiztu

Konposite-mota berri bat aurkitu da Erresuma Batuko Sussex-eko unibertsitatean. Material berri hau, zuntz optikozko komunikaziotan erabiltzeko interesgarria izan daiteke. Komunikazio-mota hauetan argiaren maiztasuna aldatu egin behar izaten da eta hauxe da, hain zuzen ere, material berri honek duen propietatea. Orain arteko maiztasun-aldaketak kristal hauskor batzuen bidez egin izan dira.

Material berri hau konpositea da funtsean. Konposite hau, polimero organikozko matrize batean dauden kristal txikiez osaturik dago. Materiala gardena da. Errefrakzio-indizea polimero organikoa aldatuz alda daiteke. Materiala kimikoki egonkorra da eta argiaren maiztasuna aldatzeko joera ez da aldatzen denborarekin.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila