Frantziako Tolosako Paul-Sabatier Unibertsitateak eta Matra taldeko Espace enpresak matematikarien ikerketa-lanak sustatzeko, XVII. mendeko matematikari ospetsuaren Fermat izena daraman ikerketa-saria antolatzea erabaki dute. Sariak zenbakien teoria, probabilitateen kalkulua eta geometria analitikoan eginiko lanak hartuko ditu kontutan.
Bi urtean behin emango da, aurtengo udaberrian hasita.