Martitzera goaz berriro

Dirudienez, oso pozik itzuli dira Martitzetik NASAko teknikariak. Mars Pathfinder proiektua erabat arrakastatsua izan da eta horrexek bultzatuta edo, datorren urtean beste misio bat inguratuko zaio Planeta Gorriari. EEBBetako Espazio Agentziako iturriek jakitera eman dutenez, Mars Polar Lander izenaz bataiatuko dute proiektua eta Errusiako Espazio Ikerketarako Institutuaren laguntza izango du.

Bere aurrekoaren ezaugarri bertsuak izango omen ditu misio berriak eta, gainera, antzeko lana egingo omen du. Mars Pathfinderrek Martitzeko irudiak zabaldu zizkigun eta Mars Polar Lander izeneko honek, berriz, hango doinuak. Grabagailu- eta mikrofono-sare konplexu bat zabalduko dute planetaren azalean eta horri esker hango doinuak entzun ahal izango ditugu. Jaso ahala izango dira entzungai, gainera, interneten bidez etxeraino ekarriko baitigute Martitzeko soinu-banda.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila