Martitz, gerraren ikur den planeta, EEBB eta SESBaren arteko elkarlanerako erreminta bihur daiteke. Apirilean EEBB eta SESBeko gorbernuen ordezkariek Martitzen esplorakuntzarako lankidetza-itun bat sinatu dute. Sinatutako itunaren arabera, EEBBek Sobietar Batasunak Fobos-era (Martitzen satelitera alegia) bidali behar duen sateliteak lortuko duen informazioaren berri izango dute. Herri europarrak sobietarrekin batera lanean ari dira jadanik proiektu honetan.
Iparamerikarrek eta sobietarrek, beren aldetik planak dituzte aspalditik. Sobietarrek, datorren urtean Fobosera bidali behar duten zundaz gain, datorren hamarkadan Martitzera bi zunda automatiko bidaltzeko asmo irmoa dute. Gainera, zurrumurruei kasu egiten bazaie bederen, mendearen bukaera baino lehen sobietar kosmonautaren batek Martitzeko zolua zapaltzea ez litzateke harrigarria izango.
Ondoko diagraman azaltzen den proiektuan, Sobietarrek martitzeratuko luketen lagingailu geldikor bat igorriko lukete beren jaurtigailu eta erregaia erabiliz. NASAK bere aldetik, ibilgailu automatiko bat martitzeratuko luke sobietarren lagingailuaren inguruan. Iparramerikarren ibilgailuak laginak bilduko lituzke eta sobietar lagingailuari transferituko lizkioke. Azken hau guztiz beterik legokeenean, Martitz utzi eta Lurrera itzuliko litzateke. Jasotako laginak laborategi espazialean aztertuko lirateke lehenik eta Lurrekolaborategietan ondoren.
Bestalde, iparrameri-karrek, mendearen bukaerarako Martitzen gainazalean robot ibiltari bat jartzeko asmoa dute. Robot honek toki desberdinetako laginak bilduko lituzke gero zain legokeen orbitagailu bati transferituz. Azken honek Lurrera itzuliko lituzke laginak.
Bi superpotentzien arteko lankidetza Fobos-eko proiektutik Martitzerako beste zenbait proiektutara ere heda daiteke. Elkarlanerako planteatzen diren programen artean, bat da guztien artean aipagarri.