Martera bi astetan

Gaur egun Martera bidaiatzeko zortzi-bederatzi bat hilabete behar dira eta, astronautentzako zortzi hilabeterako elikagaiak, ura, airea... garraiatzea ezinbestekoa denez, ontziak oso astunak bilakatzen dira. Horrez gain, ontziari erradiazio kosmikoetatik babestuko duen ezkutua ipini behar zaio, bidaiarien bizia bermatu nahi bada. Hortaz, nekez plantea daiteke egun Martera bidaia bat. Bidaia-denbora murriztea lortuko balitz...

Israelgo Ben Gurion Unibertsitateko ikertzaileek Martera bidaiak drastikoki murriztuko lituzkeen erregaia aurkitu dutela adierazi dute: amerizio-242m. Ikertzaileen ustez, fisio nuklear jarraitua mantentzeko gai da, mikroia baino meheagoa den geruza metaliko gisa jokatuz. Horrela fisioaren produktuek abiada bizian ihes egin dezakete, ontzia propultsatuz. Amerizioak erreaktore arinak eskatzen ditu eta masa txikia nahikoa da propultsioa eragiteko. Oso urria eta garestia da, ordea. Ikusiko da berri honek zer ematen duen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila