1999. urtetik aurrera planeta gorriko soinua eta zarata zer-nolakoa den jakiteko aukera izango dugu. Izan ere, NASA-k Martera egin behar duen hurrengo misioan, bertako soinuak grabatzeko mikrofonoak ipiniko dituzte. Gainera, musika berezi hau Interneten bidez lau haizetara zabaltzeko asmoa dute proiektuaren arduradunek.