Marrubiak gaztetzeko

Garuna zahartzeari nola kontra egin? Marrubiak eta espinakak janda, erantzun du James Joseph Washingtongo ikerlariak. Izan ere, elikagai horiek ehunak zahartzen parte hartzen duten molekula kaltegarriak (erradikal askeak) neutralizatzeko antioxidatzaileak dituzte. Erradikal askeek beren kanpoko geruzan elektroi bat edo batzuk edukitzen dituzte libre.

Lotura kimiko kobalente askeak aldatzeko, parekatu gabeko elektroi hauek ondoko molekuletarako elektroiekin konbinatu nahi izaten dute eta horrela inguruko zelulak desegituratu egiten dira. Badakigu zelulak suntsitzeak ehunen zahartzean zerikusia duela, baina aldi berean mugimenduen kontrola eta oroimena ere txikiagoa izaten da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila