Marmarako itsasbazterrak ikaraz

Marmara itsasoaren inguruan berriz ere laster izango dute lurrikara, Turkiako eta Frantziako sismologoek diotenez.

Joan den abuztuaren 17an Turkiako Izmit-en izan zen lurrikara beldurgarria eta 30.000 pertsona baino gehiago hil ziren. Ikertzaileek Anatoliako penintsularen iparraldeko failan lurreko deformazioak aztertu dituzte. Bi plaka tektonikoren elkargunea dago hor eta plakak elkarrekiko batez beste urteko 2,5 zentimetro irristatzen direla ikusi dute. Tentsio handieneko guneak zeintzuk diren ere jakin dute.

Egin dituzten kalkuluen arabera, hurrengo hamarkadetan gutxienez bi lurrikara izango dira, Izmit-ekoa bezain indartsuak, failaren mendebaldeko muturrean. Faila horren inguruan lurrikarak etengabe izan dira 1700. urteaz gero, baina mendebaldean azken 233 urteotan ez da izan. Horregatik uste dute hurrengo hamarkadetan hor izango direla

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila