Marka berria kosmonauta sobietarrek

Elhuyar. Zientzia eta teknika ren aurreko alean kosmonauta sobietarrak espazioan eginiko egonaldietan marka berria jartzeko bidean zeudela komentatu genuen.
Mir
estazio espaziala.

Orain arteko marka Juri Romanenkoren eskuetan zegoen. 1987.ean 326 egun egin zituen espazioan. Vladimir Titov eta Musa Maranov kosmonautek 366 egun 19 ordu eta 32 minututan jarri dute errekor berria. Urtebete baino egun bat gehiago egin dute Mir estazio espazialean eta 1988.eko Santo Tomas egunean lurrartu dute arazorik gabe Dzezkazgan hiritik 180 kilometrora. Denbora honetan 5.800 bira eman dizkiote gure planetari.

Aurrerago, sobietarren misio honek izan dituen emaitzez mintzatzeko aukera izango dugula espero dugu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila