Marie Curie ez zuen radioak hil

Marie Curie ez zuen radioak hil, X izpiekiko esposizio luzeegiak baizik.

Urte ugaritxo iragan behar izan badu ere, azkenean egia jakin ahal izan dugu: Marie Curie ez zuen radioak hil, X izpiekiko esposizio luzeegiak baizik. Jakite hutsak ezer konpontzen ez badu ere, Frantziako ikerlari-talde baten usteak baieztatzea lortu da.

Dakigunez, Marie Sklodowska fisikari frantziarra 1934an zendu zen bere bizialdiaren zati handi bat zenbait elementuren erradioaktibitatea ikertzera emanda pasa ostean. Hasiera hasieratik onartutzat eman zen heriotzaren eragilea radioa izan zela, baina ikerlari-talde hori ez zen iritzi berekoa nonbait.

Marieren gorpua aztertuta, bere hezurretan radioaren aztarnarik egon bazegoela baieztatu zen, baina inor hiltzeko moduko kantitaterik ez zen atzeman. Ondorengo azterketek frogatu dutenez, X izpiekiko esposizio luzeak hil zuen Nobel sari bat jaso zuen lehen emakumezkoa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila