Mariano Barbacid Madrilen jaio zen 1949. urtean. 25 urte zituela ikasketak bukatu eta Estatu Batuetara joan zen lanera. 1974tik 1988ra Estatu Batuetako Maryland-en egin zuen lan, National Cancer Institute-n alegia. 1982. urtean, Barbacid-ek zuzendutako lan-taldeak sekulakoa egin zuen, tumore bateko giza onkogenea isolatzea lortu baitzuen. Orduan, minbiziaren ikerketa genetikoari ateak ireki zitzaizkion. 1998. urtera arte Houston-eko M.D. Anderson Center-eko ikertzailea izan zen. Geroztik Espainian dihardu lanean Mariano Barbacid-ek, gobernuaren enkarguz Espainiako Ikerketa Onkologikoaren Zentroa abian jartzeko eta zuzentzeko.