Malariari aurre egiteko lehen hesi immunitarioa identifikatu dute

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

malariari-aurre-egiteko-lehen-hesi-immunitarioa-id
Globulo gorriak, haietako bat infektatuta. Arg. Mae Melvin/USCDCP/CC 0

Malariaren diagnostiko goiztiarra egiteko eta tratamentu eta txerto eraginkorrak garatzeko aukera emango duen metodo bat aurkitu dute, Plasmodium bizkarroiak (malariaren eragileak) immunitate-sisteman eragiten duen lehen erantzuna identifikatuta.

Ghanako eta Espainako zentroetako ikertzaileek elkarlanean egindako lanean, immunitate-sistemaren berezko erantzunaren sinadura aurkitu dute.Alegia, jakin dute zein proteina ezagutzen dituzten IgM antigorputzek, zeinak immunitate-sistemaren lehen hesia diren.

Horretarako, malaria duten pertsonen serumetik antigorputzak isolatu dituzte, eta patogenoaren proteinekin kontaktuan jarri dituzte, proteinak ezagutzen dituztenak aurkitzeko. Horrela, IgM antigorputzen erantzuna sorrarazten duten 110 proteina identifikatu dituzte.

Emaitza horrek aukera ematen du diagnostikoan eta tratamenduan zein prebentzioan aurratzeko. Adibidez, sintomak agertu aurretik malaria diagnostikatzeko, odol-analisi bidez, eta tratamendu eraginkorragoak eta txertoak garatzeko, immunitate-sistemaren erantzunean eraginda.

 

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila