Uztailaren 31tik aurrera, astronomoek unibertsoa aztertzeko tresna berria dute. Makina Kosmologikoa izeneko ordenagailu ahaltsua Ingalaterrako Durhamgo Unibertsitatean instalatu dute. Segundoko 10.000 milioi eragiketa aritmetiko egiteko gai da, eta 112 gigabyteko RAM memoria eta 7 terabyteko memoria ditu, hau da, 11.000 CD-ROM-ek duten memoria. Unibertsoaren bilakaera simulatzeko erabiliko dute, orain arteko gertaerak berregin eta etorkizunekoak aurresateko. Programa horretan Britainia Handiko, Alemaniako, Kanadako eta AEBetako zientzialariak ari dira parte hartzen.