Euri azidoa Maia zibilizazioaren hondarrak hondatzen ari da abiada handiz. Mexikoko Golkoan dauden petrolio-hobitan jatorria duten poluitzaileak Yukatan penintsulako artelan ikusgarria hauts bihurtzen ari dira.
Tenpluak, jauregiak eta beste monumentuak K.a. 250 eta K.o. 900 urteen artean eraiki ziren; Maien zibilizazioa gailurrean zegoenean alegia. Garai hartan, Maiek orain Mexikoren hegoaldea, Honduras, El Salbador eta Guatemala diren lurraldeak beraienak zituzten.
Mexikoko gorbernuaren kontrolpean dauden Koatzakoalkos eta Ciudad del Carmen izeneko petrolio-eremuetan dute iturburua harri zahar hauei erasotzen dioten sufre- eta nitrogeno-oxidoek.
Zientzilariek kalkulatu dutenez, harriak 1 mm-ko geruza galtzen du hamabi urtean behin.