Lo hartzeko goxokiak

Mark Allman bere goxokiekin.

Galesko Newport hiriko Royal Gwent Hospitalean diharduen Mark Allman botikariak umeei txupete bereziak ematen dizkie. Morfinaren antzekoa den fentanila dute goxoki horiek eta anestesia gisa erabiltzen ditu ebakuntza egin beharreko umeekin.

Horrela ebakuntza aurreko estres guztia saihestu ahal izaten du. Goxoki bakoitzak duen dosia oso zehatz kalkulatuta egoten da umearen pisuaren arabera. Sistema hau arrakastatsua izan da, bai medikuentzat eta baita umeentzat ere.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila