Hiesa eragiten duen GIB birusa nondik ote datorren jakin nahian, hainbat ikerketa egiten ari dira. Orain arte uste zuten txinpantzeetatik datorrela. Hain zuzen ere, gizakiaren GIB birus-mota ohikoena txinpantzeen birus baten oso antzekoa da. Ikerketa berri batek, ordea, gorilak ere aipatzen ditu balizko iturri gisa. Gizakietan askoz ere urriagoa den GIB birus batek antza du gorilen birus batekin. Litekeena da tximino horiek ehizatu eta jaten zituzten gizakien bitartez pasatu izatea espezie batetik bestera.