Lindows. Linux ala Windows?

Sistema eragile berri bat dator merkatura toki bila: LindowsOS. Datorren urteko lehen hiruhilabetean salgai egongo den sistema eragile horrek berrikuntza nagusi bat du: Linux zein Windows-erako prestatutako aplikazioetarako balioko du. Hau da, testu bat idazteko berdin izango zaigu MSWord erabili ala Gedit erabili, biak izango baititugu erabilgarri.

Etxeko erabiltzaileentzat pentsatutako sistema eragilea da hori, bizitza erosoago egiteko asmoz garatutakoa. Horregatik, ez du izugarrizko ordenagailua eskatuko, nahikoa izango da 64 mega Ram eta 1 MB-eko disko gogorra izatea sistema horrekin lan egin ahal izateko. Ikusiko dugu zein itxura duen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila