Leuzemiaren aurkako tratamendua

Europako Batzordeak leuzemia kronikoaren aurkako tratamendu berri bat onartu du: MabCampath TM antigorputz monoklonala. Oxford eta Cambridge Unibertsitateetako zientzialariek asmatu dute, eta helduetan gehien agertzen den leuzemia-mota tratatzeko balio du, hau da, B-zelulen leuzemia kronikoa. Tratamendu horrekin, lehenengo, minbizia duten zelula zurietako antigen jakin bati lotzen zaio antigorputza; gero, zelula horiek odol, hezur-muin eta organoetatik desagerrarazten dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila