Letren jatorria

Historiako lehen alfabetoa Egipton asmatu zen K.a. 1800. urtean eta ez, orain arte uste zen bezala, Sinai-ko basamortuan K.a. 1600. urtean. Yale Unibertsitateko ikertzaile batzuek Erret Haranetik gertu dagoen Wadi el-Hole gune arkeologikoan aurkitutako grabatuak argitu ondoren, gure gaur egungo letren aitzindari izan zirenen zirriborroak aurkitu dituzte.

Grabatuak akaderatik —Mesopotamian hitz egiten zen hizkuntza semitikorik zaharrenetik— gertu dagoen dialektoan eginak daude eta karaktereak Egiptoko Inperio Ertainaren garaian oso ohikoa zen idazkera hieroglifikotik eratorriak dira.

Alfabetoa Asiako merkatari eta militarrek asmatu zuten, idazkera hieroglifikoa ikasten oso zaila izanik, komunikazio-tresna sinpleagoa behar baitzuten. Horrela, idazkera hieroglifikoan oinarritutako etaberen hizkuntzetako balio fonetikoak zituzten karaktereak asmatu zituzten.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila