Lehen izaki konplexuak

Massachusetts-ko Teknologia Institutuko, Moskuko Paleontologia Institutuko eta Kaliforniako Teknologia Institutuko ikertzaileek Lurrean agertu ziren lehen animalia konplexuen adina finkatzea lortu dutela esan dute. Izaki horiek zizareen antzekoak omen ziren. Arrastoak Errusian aurkitu dira . Bertako sumendi-errautsari eginiko azterketek zizareak duela 555 milioi urtekoak direla adierazi dute. Zizare-itxurako izakiak itsas hondoko sedimentuen gainean higitzen zirela uste da. Horretarako, adibidez, morfologia konplexua, gorputz zurruna edo hestea behar zuten. Leku berean molusku primitiboa izan daitekeen Kimbella izeneko fosila ere aurkitu dute. Errusian eta Australian soilik aurkitu da. Ikertzaileen ustez era horretako izaki konplexuak duela 555 milioi urte hasi ziren agertzen eta lehen izaki zelulanitzak, berriz, duela 600 milioi urte baino lehen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila