Lau eguzki planeta bat argitzeko

Astronomo amateur batzuek bi izarren inguruan orbitatzen duen planeta bat aurkitu dute. Eta multzo horren inguruan bi izarreko sistema bat dago. Beraz, planetak lau eguzki ditu gertu, eta lauren argia jasotzen du intentsitate handiz. Planetari PH1 izena eman diote, planethunters.org webguneko erabiltzaileek topatu baitute; Kecks behatokiaren irudiak aztertzen dituzte planeta berrien bila. Aurkitzen duten guztia astronomo profesionalen talde batek berraztertzen du, eta, kasu honetan bezala baieztatzen bada, aurkikuntza ohiko zientzia-aldizkarietara bidaltzen dute argitaratzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila