Coloradoko Unibertsitateko ikertzaile-talde batek laser-argia erabiltzeko modu berri bat aurkitu du. Oso pultsu laburreko bi laser erabili behar dira; bi laserrak sinkronizatzen direnean, lortzen den laser-izpiak bi horien ezaugarriak ditu.
Hartara, laser bakarrarekin lor ezin daitezkeen argi-pultsu ultrabizkorrak lor daitezke. Laser bizkor horiek lanpara estroboskopikoen antzera jokatzen dute, eta molekula eta atomoetan gertatzen diren hainbat prozesuren mugimenduak “izoztea” ahalbidetzen dute.