Laser izpien kontrako lentea

Laser izpia isladatzen duen beira hau, hogeita hamar bat geruzaz fabrikatuta dago.

Laser izpietatik babesten duen lentea asmatu dute. Betaurrekoetako edozein lente bezain arina da, baina 1.000 watt potentziako laser izpiaren % 99,95 isladatu egiten du. Normalean ikusten ez den laser izpia erakusten da irudian.

Lenteko beira material desberdineko hogeita hamar bat geruzaz osatuta dago. Kuartzoa eta titanio oxidoa ditu tartean eta milimetroaren bi milioireneko doitasunaz fabrikatu dute. Beirako geruzak laser izpiaren uhin-luzeraren arabera egin dira.

Alemaniako Iéna etxeak egin du lente hau eta edozein laser-motako izpien kontrakoak egin daitezkeela dio. Hau izan daiteke, beraz, etsaia itsutzeko den laser izpizko fusil militarraren kontrako babesa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila