Landareentzat txerto berriak

Landareen defentsa naturalak suspertzen dituen materia aktibo bat merkaturatu berri dute. Harpine deituriko proteina horrek erantzun hipersentibera eragiten du landarearengan. Tratamenduak kotoi-, tomate- edo limoi-landareak, adibidez, alerta-egoeran iraunarazten ditu. Ondorioz, parasito edo intsektu batek erasotzean, beren defentsak arin eta ongi mugitzeko prest daude. Horrez gain, proteina horrek hazitzea eta heltzea azkartzen ditu. Horrela, proteina hau intsektizidak gutxiago erabiltzeko pauso bat izan liteke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila