Jada udaberrian ondo sartuak gaude eta aspaldi entzun genuen kukuaren kantua lehenengoz. Jakin ere badakigu kukuak beste txorien habiatan jartzen dituela arrautzak. Gehienetan ostalariaren arrautzen antzekoak jartzen ditu, ostalaria kontura ez dadin. Baina, maiz, gure iduriz antzik ez duten arrautzek ere izaten dute arrakasta. Nolatan hori?
Dirudienez, kukuak argi ultramoreaz baliatzen direlako. Hegaztiak argi ultramorea ikusteko gai dira eta, beraz, koloreak guk ez bezala ikusten dituzte. Horregatik, guri oso bestelakoak direla iruditu arren, kukuaren eta txori ostalariaren arrautzak antzekoak izaten dira argi ultramorez begiratuz gero.