Kretazeoan ere baziren hegaztiak

Aurkitu 1992an aurkitu zuten, baina orain jakin dute fosil hura hegazti-espezie ezezagun batena zela, Vegavis iaai, eta Kretazeoan bizi izan zela, dinosauroen garaian.

Adituen artean eztabaidagai izan da gaur egungo hegaztien arbasoak Kretazeoan bizi izan ote ziren. Hala balitz —eta V. iaai-ren fosilak hala erakusten du—, dinosauroak desagerrarazi zituen egoera hartatik bizirik atera zirela esan nahi du.

Hegazti horren fosila Antartikan aurkitu zuten, baina oso hauskorra denez, aztertzen hasi zirenean atzera egin zuten hondatuko zuten beldurrez. Orain, berriz, X izpien tomografia erabilita, arrokak ezkutatzen zituen hezurrak ere ikusi dituzte, eta hegazti-espezie zahar hori antseriformeen taldean sailkatu dute, gaur egungo antzara, ahate eta abarren talde berean, alegia.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila