Kostuak gora

Iparramerikarrek Texas-en eraiki nahi duten partikula-azeleratzaileaz mintzatu ginen duela urtebete aldizkariko joan den otsaileko alean. Proiektua uste baino garestiagoa izango da. Hasieran, $5,9 bilioikoa zen kostua. Gaur egun ia zazpi bilioi dolarretara iritsi da eta proiektua bukatzerako $12 bilioikoa (Kanaleko tunelarena adinakoa) izan daitekeela uste dute zenbaitzuek.

Nahiz eta iparramerikarrak partikulen fisikan europarrak gainditzeko irrikitan egon, horrenbeste ordaintzeak merezi ote duen galdetzen hasiak dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila