Kontsigna iraultzaileak?

Belfast-eko (Ipar Irlanda) Great Victoria Street tren-geltokian jarriko dira lehenengoz hatz-marka bidez itxi eta irekiko diren segurtasun-kontsignak. Bidaiariak utzitako hatz-marka ordenagailuak jasoko du eta kontsigna irekitzeko hatz-marka berbera beharko da.

Sistema garatu duen enpresaren ustetan, segurtasun-maila handiagoa lortuko da horrela geltokietan, lapurrek edo trafikatzaileek ez baitute aurkituak izateko aztarnarik utzi nahiko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila