Konposatu kimikoen barra-kodea

Purdue Unibertsitateko zientzialariek konposatu kimikoak azkar eta merke identifikatzeko barra-kode moduko bat asmatu dute. Hartara, lehen hainbat hiletan egiten zen lana ordu gutxi batzuetan egin ahalko da, eta sendagaien substantzia aktiboak erraz identifikatu eta beste botika batzuk prestatzeko erabili ahal izango dira. Zientzialariek esku artean duten substantzia identifikatzeko, nahikoa izango da espektrometroa (Raman edo infragorria) erabiltzea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila