Konektatu gabeko bonbilla piztuta

Konektatu gabeko bonbilla piztuta
2007/07/01 | Elhuyar
(Argazkia: Science)

Kablerik gabeko teknologiak kableak behar ditu. Beti dago sare elektrikora konektatzeko beharra, bateria kargatzeko bada ere. Baina hori alda liteke. MIT institutuko talde batek 60 watteko bonbilla bat piztu du sare elektrikora konektatu gabe.

Elektrizitatea kablerik gabe transmititzeak eskatzen du eremu edo uhin elektriko batez egitea. Baina ez da erraza; eremu elektriko bat erabiltzekotan, oso eremu handia beharko luke izan, eta uhin bat erabiltzekotan, traba asko gainditu beharko lituzke.

Konponbidea beste ideia baten eskutik iritsi da: erresonantzia bidez transmititzea. Kobrezko bi hariletan eragin dute erresonantzia elektrikoa, bata sare elektrikoari konektatuta, eta korrontea induzitu dute bestean. Tarteko oztopoek ez diote erresonantziari eragiten, eta, horregatik, ez dute arazorik izan bigarren harilari konektatutako bonbilla bat pizteko. Azkenean, elektrizitatea eragin dute saretik bi metrora. Beharbada, egunen batean, posible izango da kablerik gabeko teknologiarekin bateriak kargatzea.

1
233
2007
7
005
Ingeniaritza; Fisika
Berriak labur
5
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila