Kolera eta kokaina: ezkutuko erlazioa

Medikuntza tropikaleko bi espezialistak, Perun gertatu den kolera-epidemiari buruz beren hipotesien berri eman dute.

Medikuntza tropikaleko bi espezialistak, (alemaniarra bata eta suediarra bestea) Perun gertatu den kolera-epidemiari buruz beren hipotesien berri eman dute. Hauek diotenez, peruarrek koka murtxikatzeko duten ohiturak koleraren hedapenari lagundu egiten omen dio.

Ezaguna da kokaina bitarte alkalinoan aktibo bihurtzen dela. Horregatik peruarrek koka hartzen duten bakoitzean hautsa irensten dute, beren liseriketako pHa handiagotzeko. Aldi berean, kolera-bibrioi izeneko mikrobioak 9,2 baino pH handiagoko inguruan hazteko leku aproposa duela ere ezaguna da.

Mediku hauen asmoa epidemiaren prebentzio gisa lan egitea denez, hipotesia baieztatu zain daude. Hala ere, Perun dauden higiene-baldintza eskasek edozein epidemia bultza dezaketela ez dugu ahaztu behar.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila