Mac eta DOS sistemen estandarrekin bateragarria da eta lankarga handiei eusteko diseinatuta dago; 15.000 kopiatik gora atera ditzake hilero.
38 kilo pisatzen duen makina honek teknologia elektrografikoa erabiltzen du eta 300 puntu/hazbeteko bereizmena lor dezake. 500 orriko edukiera, 4 Mb-era anplia daitekeen 2 Mb-eko RAM memoria eta 20 letra-tipo desberdin ditu. 40 karaktereko laguntza-mezuak zazpi hizkuntza desberdinetan erakuts ditzake daukan LCD pantailan. Baina ezaugarririk erakargarriena, erabiltzaileak inongo aldaketarik egin gabe lengoaia guztiak onartzea da. Mac, DOS, PostScript, Epson, Diablo, Proprinter eta HP-PCL motako fitxategiak onartzen ditu besteak beste.
Kodak etxeak Motorolaren 68020 mikroprozesadorea, 4 Mb-eko RAMa eta 35 letra-tipo dituen txartel bat kaleratu du gaur egun autoedizio-arloan estandarra den PostScript lengoaiarekin lan egin ahal izateko.
Inprimagailu honek fotokopiagailu bezala ere funtziona dezake, minutuko 6 orriko abiadura lortuz. Inprimaketarako periferiko bikaina dela esan daiteke.