Kloroa ere bere tamainan

Wisconsin-go Robert D. Morris doktoreak dioenez, garbi geratu da kloroa minbizi sortzailea da.

Estatu Batuetan osasun-ikerketak egiten dituen Research Triangle Park erakundeak bi urtez saiakuntzak egin ditu sagu eta arratoiekin. Bi urtez kloroa (Cl2) eta kloramina (NH2Cl) zuen ura eman diete edateko, eta bapatean leuzemia-tasak gora egin du.

Antzeko saio batean zientzilari hauek kloroaren eratorriak (kloroformoa, bromoformoa, bromodiklorometanoa eta trihalometanoa) nahastu dituzte karraskarien janarietan eta ondorioa honakoa izan da: kloroaren eratorririk gabe elikatutako arratoien %1ak baino ez zuen giltzurrunetan tumorerik, baina kloroaren eratorriekin elikatutako laurdenari sortu zitzaion giltzurruneko minbizia. Gainera % 25-90ak koloneko minbizia ere bazuen.

Wisconsin-go Robert D. Morris doktoreak dioenez, proba hauetan garbi geratu da kloroa minbizi-sortzaile dela. Ondorioz, Estatu Batuetako EPA (Environnemental Protect Agency) erakundeak edateko urari nahastu behar zaion kloro-tasa kontutan hartuko du.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila