Klitoriak funtzio garrantzitsuak ditu ugalketan

klitoriak-funtzio-garrantzitsuak-ditu-ugalketan
Arg. Wikimedia Commons

Klitoriak, plazera emateaz gain, ugalketan laguntzen duela baieztatu du Clinical Anatomy aldizkarian argitaratutako ikerketa batek. Baginaren lubrifikazioak zakila minik gabe sartzeko aukera emateaz gain, klitoria estimulatzeak traktu genitalean aldaketa ugari eragiten dituela dio ikerketak: baginako odol-fluxua hobetzen du, odoleko oxigeno-kantitatea handitzen du, traktuko pH azidoa neutralizatzen du, eta umetokiaren lepoan ere aldaketak eragiten ditu. Azken horiei esker, bide luzeagoa egin behar izaten du semenak, eta, hala, espermatozoideei aktibatzeko denbora ematen die, obulua ernaltzeko gai izan daitezen. Ikertzaileen ustez,  klitoriaren estimulazioak eragiten dituen aldaketek argi uzten dute maila berekoak direla klitoriaren ugaltze- eta plazer-funtzioak.


Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.