Klitoriak, plazera emateaz gain, ugalketan laguntzen duela baieztatu du Clinical Anatomy aldizkarian argitaratutako ikerketa batek. Baginaren lubrifikazioak zakila minik gabe sartzeko aukera emateaz gain, klitoria estimulatzeak traktu genitalean aldaketa ugari eragiten dituela dio ikerketak: baginako odol-fluxua hobetzen du, odoleko oxigeno-kantitatea handitzen du, traktuko pH azidoa neutralizatzen du, eta umetokiaren lepoan ere aldaketak eragiten ditu. Azken horiei esker, bide luzeagoa egin behar izaten du semenak, eta, hala, espermatozoideei aktibatzeko denbora ematen die, obulua ernaltzeko gai izan daitezen. Ikertzaileen ustez, klitoriaren estimulazioak eragiten dituen aldaketek argi uzten dute maila berekoak direla klitoriaren ugaltze- eta plazer-funtzioak.
Elhuyarrek garatutako teknologia