Kiwai-a, kiwi txikia

Kiwai-a kiwiaren lehengusu txikitzat hartzen dute frantziarrek. C bitamina du eta gainera kaltzioa, magnesioa, potasioa, burdina, manganesoa eta zinka. Olibaren tamaina du eta dendetan aurkitzea oso zaila izaten da; garestia bait da.

Kiwaiak eskuz jaso behar dira landaretik eta ondoren, kaxatan ardura handiz kokatu. Frantzian hasi dira produktu hau komertzializatzen eta berrogeitamar espezie baino gehiago lortu dira jadanik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila