Kimika kuantikoaren aplikazioak: adibide bat

Gauza jakina da goi-atmosferan ozono-geruza mehe bat dagoela, Eguzkiaren erradiazio ultramoretik babesten gaituena.Lurretik aireratzen ditugun substantzia batzuk, hala nola freoiek, ozonoarekin erreakzionatu eta ozono-geruza suntsitu ahal dutela entzun dugu guztiok.

Baina nola gertatzen dira erreakzio horiek zehatz-mehatz? Bide bat, ozonosferako baldintzak laborategian itxuratzea eta saiakuntzak egitea da.Baina kimika kuantikoaren kalkulu-sistemak erabiliz, erreakzio horiek xehe-xehe azter daitezke teorikoki ordenadorean, laborategia erabili gabe, erreakzioaren mekanismoa ondo ulertu ahal izateko.

CF2Cl2 molekulak (freoia, ezkerrean ordenadore-irudian) eta O3 molekulak (ozonoa, eskuinean ordenadore-irudian) bata bestearekin erreakzionatzen dute eta, ondorioz, ozono-molekula suntsitu egiten da. Prozesu hori ordenadorean azter daiteke kimika kuantikoaren kalkuluaren bidez.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila