Nazioarteko Unitate Sistemaren masentzako oinarrizko unitatea da kilogramoa. Maiatzaren 20ra arte, 1889an egindako platino-iridiozko zilindro baten arabera definitzen zen. Denborarekin masa galtzen ari zela ohartuta, definizioa konstante batean oinarritzea erabaki zuten: Plancken konstantea.
Energia-kuantu (edo fotoi) baten energiaren eta dagokion erradiazioaren maiztasunaren arteko erlazioa adierazten du Plancken konstanteak, eta hau da orain haren balioa: 6,62607015×10⁻³⁴ kg⋅m²⋅s⁻¹. Horren arabera definitzen da, beraz, kilogramoa.
Amperearen (korronte elektrikoko intentsitate elektrikoaren oinarrizko unitatea), kelvinaren (tenpertura termodinamikoaren unitatea) eta molaren (materiaren unitatea) definizioak ere aldatu dituzte, eta haiek ere konstanteetan oinarritzen dira.
Horrela zehaztu ditu Nazioarteko Unitate Sistemak konstanteen balioak:
ΔνCs = Δν(133Cs)hfs = 9.192.631.770 s
Argiaren abiadura (c) = 299.792.458 m⋅s⁻¹
Plancken konstantea (h) = 6,62607015×10⁻³⁴ kg⋅m²⋅s⁻¹
Karga elementala (e) = 1,602176634×10⁻¹⁹ A⋅s
Boltzmannen konstantea (k) = 1,380649×10⁻²³ kg⋅m²⋅K⁻¹⋅s⁻²
Avogadroren zenbakia (Nₐ) = 6,02214076×10²³ mol⁻¹
Efikazia luminikoa (Kcd) = 683 cd⋅sr⋅s³⋅kg⁻¹⋅m⁻
Elhuyarrek garatutako teknologia