Katalizatzaile konformaerraza

Katalizatzaileak asko erabiltzen dira kimikan, erreakzioak azkartzeko edo eragiteko. Polimeroak (plastikoak) sintetizatzeko ere oso maiz erabiltzen dira; esate baterako, erosketetan erabiltzen ditugun polietilenozko poltsak egiteko. Baina katalizatzaile hauek ezpurutasunekiko oso sentikorrak izan ohi dira eta, horregatik, erreakzioak oso kontuz egin behar dira. Ezpurutasunak, gainera, oxigenoa, ura eta halako molekulak dira normalean, ingurunetik kentzen zail xamarrak.

Kaliforniako ikertzaile-talde batek nikel-atomoan oinarritutako katalizatzailea sintetizatu du, ohiko titanio edo zirkonioa bezain erreaktiboa ez den elementua, eta oso emaitza onak lortu dituzte polietilenoa sintetizatzean.

Erreaktoreak ezpurutasunak izan arren, polietileno-kate luzeak (plastiko moduan erabili ahal izateko oso kate luzeak behar dira) eratu dira, eta ez hori bakarrik; ura, alkoholak, eterrak eta antzeko molekulak kate horien barnean txertatu egin dira. Bigarren ezaugarri honek, material berriak sintetizatzeko bidea ireki dezake.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila