Ingeniari batek objektu eta pertsonen hurbiltasuna detektatzen dituen kaskoa diseinatu berri du. Kaskoa hurbiltasuna neurtzen duten sentsorez hornitua dago, eta itsuaren eta objektuaren arteko distantzia gutxitzean bibrazioak sortzen ditu. Kaskoak ez ditu itsuak gidatzen dituzten txakurrak ordezkatuko, baina kaskoa erabiliko duten itsuek estropezu gutxiago egingo dute.