2022/06/14
eu es fr en cat gl
Aparecerá un contido traducido automaticamente. ¿Desexas continuar?
Un contenu traduit automatiquement apparaîtra. Voulez-vous continuer?
An automatically translated content item will be displayed. Do you want to continue?
Apareixerà un contingut traduït automàticament. Vols continuar?
Aparecerá un contenido traducido automáticamente. ¿Deseas continuar?
Kantaurikoko makroalgak Mediterraneokoen gero eta antzekoagoak direla frogatu dute
Klima-aldaketaren ondorioz, itsas algen banaketa eraldatuko dela iragarri dute ikertzaileek. Arg. EHU
Klima-aldaketak espezieen banaketan izan duen eragina sarri ikertu da, baina komunitate-ikuspegia gutxi aztertu da oraindik. Orain, EHUk egindako ikerketa batek frogatu du Kantaurikoko itsas algen banaketa eraldatzen ari dela. Are gehiago, ikusi dute uraren tenperatura dela makroalga-multzoak banatzeko faktore nagusia; mantenugaien eskuragarritasuna, berriz, bigarren mailako faktorea da.
Naiara Mugerza Latorre da lanaren lehen sinatzailea, eta, azaldu duenez, landu duten eszenatoki ezkorrenean, ipar-mendebaldeko komunitateak (Galizia) gainerakoetatik desberdinak izaten jarraituko dute, eta ur hotzenetako espezieak babestuko dituzte. Iberiar Penintsulako iparraldeko kostaldeko erdiguneko eta ekialdeko multzoak, berriz, Mediterraneoko eskualdeen antz handiagoa izango dute ipar-mendebaldeko kostaldekoena baino. Hau da, ur epeletako espezieak gailenduko dira.
Ikertzaileen esanean, kostako ekosistemaren biodibertsitatea ingurumen-baldintza berriei nola erantzungo dien aurresaten lagun dezake ikerketak; beraz, informazio baliotsua da kudeaketa- eta kontserbazio-politika egokiak garatzeko. Hala ere, uste dute interesgarria izango litzatekeela azterketa-eremua Iberiar penintsulako mendebaldeko kostaldera zabaltzea, eta Mediterraneoko laginketa-lekuak handitzea.
Marine Environmental Research aldizkarian argitaratu dute ikerketa.
Proiektu honen laguntzaile izan nahi baduzu,
harpidetu. Urtean 25 € baino ez.