Moskuko unibertsitate tekniko bateko ingeniariek gas- eta petrolio-esplorazioak erraztuko dituen tresna asmatu dute. Erregai horiek bilatzeko, 20 m sakon diren zuloak egin eta, ondoren, lehergailuak jaurtitzen dituzte. Orain arte, lehergailuak eskuz jartzen ziren zuloetan, baina, askotan, jardun hori oso arriskutsua izaten zen.
Arazo hori saihesteko, Moskuko ingeniariek lehergailuak leherketaren epizentrora zuzentzen dituen kanoi asmatu dute. Zuloa egin ondoren, kanoia biratu egiten da, zuloaren gainean jarri arte, eta lehergailuak zulora jaurtitzen ditu. Hartara, segurtasuna handitzeaz gain, denbora eta lan-eskua aurrez daitezke.